XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) Hitzaldi sarituan (1750eko uztailaren 9an), zibilizazioak gizakiari bertutea galarazi diola dioenean, eta tesi horri funtsean eutsi egiten dio bost urte geroago bere Gizakien arteko desberdintasunaren jatorriari buruzko hitzaldian (1755).

Jean-Jacquesen pentsamendua zoritzen denean naturako egoeran dagoen gizakiaren bertutea ontasun negatibo gisako zerbait, ongia eta gaizkia ez ezagutzean oinarriturikoa delako ondoriora iristen dela; egoera zibilera gizarte-itunaren bitartez pasatzean ontasun eta justizia positiboak sortzen dira, zeinean tarteko diren besteen askatasuna eta ondasunak errespetatzera obligatua sentitzearen kontzientzia eta norberarena ere errespetatuak izatea.

Izaera utopiko bera nabari da Rousseauk bere obran beti presente daukan Genebako kantoiaren moduko Estatu txikien idealizazioan.

Baina ikuspen alderditarra litzateke, eta bat baino gehiago erori denekoa, Rousseauk demokrazia zuzeneko formak bakarrik onartzen zituela pentsaraz liezagukeena.

GIZARTE-HITZARMENeko III liburuan alderantzizkoa aitortzen du, nahiz eta pentsatzen duen Estatua handituz doan heinean askatasuna urrituz doala.

Bestalde, Rousseauk desiraturiko hiritar guztien partaidetza nahimen orokorraren adierazpenari buruzkoa da gai edo objektu orokor baten eta guztientzat obligaziozko izaera duen baten gain estatuituz, hau da, legegintzari buruzkoa.

Rousseauk Estatu txiki batean pentsatzen duenean, beraren baitako gizarte partzialei, alderdiei eta abarrei kontrajartzen zaie.

Historia soziopolitikoak erakutsi du bi mendetan zehar Estatu modernoko Boterea eta gizabanakoaren arteko hutsunea tarteko gorputzez bete beharra dagoela giza nortasunaren deuseztapena eragotzi nahi bada.

Ez zen hori, noski, Jean-Jacquesen asmoa, zeinak, bestalde, arreta berezia jarri zuen gehitzen baldin elkarteetako bat gainerako guztiak menperatzeko bezain handia bada (...), nagusi gertatuko den irizpidea irizpide partikularra izango da.